Asociación de Investigación MPC – MATERIALS PHYSICS CENTER’, Materialen Fisika Zentroa (aurrerantzean MPC), 2009an sortutako ikerketa‑elkarte bat da materialen nanozientziaren bikaintasuna nazioartean bultzatzeko xedearekin. Urte berean, Eusko Jaurlaritzak Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian (BERC, akronimoa ingelesez –Basic Excellence Research Center–) egiaztatu zuen.

 MPC ikerketa-elkarteak lotura estua du Centro de Física de Materiales (CFM, http://cfm.ehu.es/) ikerketa‑zentroarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC)-en arteko zentro mistoa denarekin alegia. MPC-BERC eta CFM kideak dira, eta egoitza, helburuak eta jarduera zientifikoa elkarrekin partekatzen dute. Halaber, MPC‑BERC CFMren elkarte instrumentala da. MPC eta CFMren arteko estrategia bateratua aldi berean bi zentroetarako izendatzen den Zuzendariaren bitartez gauzatzen da oro har, irizpide bakarrarekin kudeaketa bateratua lortzeko helburuarekin.

XEDEA ETA HELBURUAK

MPC material berrien punta-puntako oinarrizko ikerkuntza sustatzea xede duen ikerketa-elkartea da, aldi berean zientzilari bereziki agurgarrien belaunaldi berriak sortuz. MPCren helburu orokorra, beraz, Materialen Fisika arloan bikaintasuneko ikerkuntza ingurunea sortzea da

IKUSPEGIA

MPCren ikuspegia Materialen Nano-Zientzia eta Nano-Teknologian mundu-mailako erreferente bihurtzea da, Euskadiko komunitate zientifikoak bultza lezakeen ikerketa-estrategia garatuz.

MPCren printzipio gidariak ondorengoak dira: oinarrizko zientzian bikaintasuna, gazteak zientzian jarduteko gaitzea, nazioarteko lankidetza, eta komunitate zientzifikoari nahiz gizarteari zientzia dibulgatu eta zabaltzea.

ESTRATEGIA-PLANA

  • Erlazio trinkoak eta elkarlana nazioartean lantzen jarraitu.

  • Teknologia-transferenzia sustatu, beti ere lorpen zientifikoak mantenduz. Zientzilariei beraien ikerketa lana komunitate zientifikoaren eta merkatuaren beharren arabera bideratzen lagundu, beraien lanak eragin handiagoa izan dezan.

  • Mundu osoko zientzilari gazteak kontratatzeko estrategiak garatu.

  • Materialen zientzian jarduteko zientzilariak gaitu, gaikuntza programetan lagunduz eta pate hartuz.

  • Zentroaren lana hedatu, dibulgazio zientifikoa eta zabalkundea sustatuz.