MPC – Materials Physics Center – irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioa), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) sortua. MPC 2009ko apirilaren 3an ezarri zen lehen aldiz, eta 2009ko apirilaren 23tik dago erregistratuta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentro gisa.
MPCren epe luzeko helburua materialen zientzian bikaintasuna lortzeko foro intelektual eta nazioarteko erreferentzia-puntu bihurtzea da. MPCk oinarrizko eta bideratutako ikerketa-jarduerak sustatzen eta gauzatzen ditu, eta laguntza erabakigarria ematen du ikerketako bikaintasunean, graduatu-ondokoen prestakuntzan eta herri-zientziaren hedapenean oinarritutako ezagutza sortzeko.
Hasiera-hasieratik, MPCren antolaketa estrukturala eta jarduerak Materialen Fisika Zentroarekin (CFM) koordinatu dira. Zentro hori Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) baterako zentroa da. Izan ere, MPCren asmoa ez da autosufizientea izatea, baizik eta lotura estua izatea CFMrekin eta hura babesten duten erakunde publikoekin.